Tritium upategira eguneko txangoa

Alkartasuna elkarteak eta Ulialde elkarteak Errioxara antolatutako egunpasa

Alkartasuna Elkarteak urteroko ohiturari jarraikiz txango berri bat antolatzen ari da. Oraingo honetan, Zenizeroko Tritium upategira eguneko irteera prestatzen ari da. Urriaren 20ean, Karmeliten aurrean dagoen autobus geltokitik irtengo gara autobusez, goizeko 09:30etan.

Zenizero herria ezagutu, Tritium Upategiaren bisitaz gozatu, ardo dastaketa egin eta bertan bazkalduko dugu: Menua: - Odolkia Trizioko piperrekin - Patatak Errioxar erara - Arkume txuletilak - Etxeko postrea, akeita eta pattarra - Ondoren (18:00ak aldera) Zarautzera itzuliko gara. Ederki pasako dugu. Animatu eta izena eman!!!

Izen-emateak: ea-zarautz@hotmail.com edo 660-93 16 92. Azken eguna urriaren 14a izango da.