Modelo zineman: Vuelta a casa de mi madre. (Eric Lavaine)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2017ko urt. 19a, 23:19

Aurreko astean filme islandiarra, oraingoan frantziar filme bitxia. Aretoko programatzaileak egin ahalak egiten ari dira nondik heldu jakingo ez dudan filmeak aukeratu eta nik ohizko txapa ez idaztea lortzeko. Aste honetan filmea aurkitu dute baina ez naiz ixilduko, ez horixe! ;D

Filmearen zuzendari eta errepartoari begiratuta bururatu zaidan gauza bakarra, Mathilde Seigner protagonista, Emmanuelle Seigner aktorearen ahaidea ote den izan da. Sarean apur bat bilatu ondoren, bai, halaxe da.
 
Hortik aurrera, ez dut inori buruzko arrastorik ere. Baina lasai, filmearekin erlazioa duen datu espektakular bat aurkitu dut! Goazen mamira!:
 
Frantziak harribitxien egile diren zuzendari haundiak eman ditu, esaterako, Robert Bresson (Un condenado a muerte se ha escapado-1956-), Jean-Pierre Melville (El silencio de un hombre -1967-), Francoise Truffaut (Los 400 golpes -1959-). Ba gaurkoan dagokigun zuzendariak ere badu bere baitan, historiara pasako den pelikula bat: Poltergay -2006-.
 
Bai, bai, ongi irakurri duzue, POL-TER-GAY.
 
Goi mailako hitz joko landua duen filmeak 70. hamarkadan lokal gay bat izandako etxe batetara bizitzera doan bikotearen istorioa kontatzen omen du. Behin instalatuta, garai hartako 5 mamu gay agertzen zaizkielarik.
 
Errepartoan besteak beste:
 
Georges Gay (ez du azalpenik behar)
Alain Fromager (Nola esaten da "requesón" euskaraz?)
Anne Caillon (Ikasketak Espainian egin eta xatar xamarra balitz, haurtzaro zaila...)
 
Irudikatu ezazue ondorengo eszena:
 
Paris erdian, ofizina eraikin garai bat. 12. solairuan ofizina gris bat, alde batean lurretik sabairainoko leihoekin eta erdian bilera mahai luze bat. Inguruan trajez jantzitako dozena erdi bat produktore, inbertsore eta abokatu. Denen aurrean zutik, eskuak poltsikoetan, Eric Lavaine zuzendaria.
 
PRODUKTOREAK: -Kaixo, zer nahi duzu?
LAVAINE: -10 milioi euro filme bat egiteko.
P: -Zertaz doa?
L: -Aspaldiko lokal gay bat, bikote bat, bost mamu gay.
P: -Zoragarria! Tori dirua.
L: -Eskerrik asko,
P: -Orbuar
L: -Orbuar.
 
Pelikula hau egiteko dirua lortzeko bururatzen zaidan gauza bakarra zera da:
 
Bezperan, zuzendari, erreparto, produktore, abokatu, patxoi txakur, ardi latxa, zerrama, marihuana poltsa, tekila txupito eta Jaggermaister botilaz, denen artean egindako festaren kontrola galdu, argazki konprometitu batzuk atera eta haiek isilpean gordetzeko tratu modura lortutako akordioa izatea. Bestela, ezin dut ulertu.
 
ES-PEK-TA-KU-LA-RRA!
 
GOMENDIOAK:
 
Genero guztiak errespetagarriak diren arren, ez naiz gay zineman oso aditua eta Zarauzko Hitzak ordaintzen didan soldatak horretan hasteko gehiegi motibatzen ez nauenez, aste hontan ez dut gomendiorik. Lastima.
 
Vuelta a casa de mi madre ikusten baduzu, partekatu iritzia!