Modelo zineman: Moonlight (Barry Jenkins)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2017ko mar. 18a, 14:32

Aurtengo Oscar-etako sari nagusi polemikoaren irabazlea dugu aste honetan ikusgai. Berriz ere kalitatezko zinea Modelon!

Ez dut sekreturik argitaratzen filmearen sinopsia azaltzeagatik:
Miami-ko auzo konfliktibo batean aurrera egin behar duen gazte beltz homosexual baten bizitzako hiru atal erakusten dizkigu filmeak. Haurtzaroa, nerabezaroa eta heldutasuna, droga, familia, eskola eta kaleako erlazio zailekin nahastuta.

Dena jarraian esanda, oso premisa "rebuskatua" (birbilatua?? jojojo!) iruditu zitzaidan, izan ere, gai bakoitza bere aldetik azaltzen duten mila filme ikusi ditugu; droga filmeak, bullying filmeak, homosexualitate filmeak, etab. Bi aldiz pentsatu ondoren, lasai asko gerta daitekeen egoera dela kontura gaitezke. Brokeback Mountain-eko bi Cowboy-en erlazio hark errealitatik urrunago zirudien eta hala ere maixulana zen. 

Nire uste apalean, Moonlight hau ez da Ang Lee-ren pelikula zoragarri haren mailara iristen. Hari beste sentsibilitate bat nabaritu nion, agian bi protagonisten artean amodio istorioa nabari zelako eta Barry Jenkins-en filme honek berriz, amodioa baino gehiago, sexu aurkikuntza prozesu bat transmititu didalako. Hotzagoa, erromantizismo gabea.
Biak dira balekoak baina ikuslegoak emozio puntu hori eskertu ohi du.

Bestalde, aktoreen maila ere apalagoa da. Heath Ledger zena eta Jake Gyllenhal (Inoiz ez dakit nola idazten den...) goi mailako aktoreek duten talentua filme honetakoengandik oso gainetik dago. Batez ere protagonista helduaren papera egiten duen aktoreaz ari naiz. Ez dit ezer transmititu.

Filmeko atal interesgarriena lehenengoa iruditu zait, dudarik gabe. Hain txikitatik haur horrek bere sexu nortasunaren inguran duen ezinegon hori, horrelako ingurune gizonezko-agresiboan, gauza berria iruditu zait eta haur horrek begiradan duen indarra paregabea da.
Atal honetantxe ageri da sekundario onenaren saria irabazi duen Mahershala Ali, pertsonaia potentea duen arren, desaprobetxatua iruditu zaidan droga saltzailearen paperean. House of Cards telesailetik ezagutzen dut tipoa. Etorkizuna duela dirudi.
Pertsonalki, lehen atal horrekin pelikula oso bat eskertuko nukeen edo gutxienez, pertsonai horren agerraldi bat filmean aurrerago.

ONENA:
Haurra eta droga saltzailearen arteko erlazioa.
Pelikularen kartela.
 
TXARRENA:
Homosexualitatea aitzakia nahikoa izatea pelikula bat egiteko. Azpigenero bat izateari uzten dionean normaltasurena iritsi garen seinale izango da. Oraindik beharrezkoa baina tristea da perfil honetako pertsonaiek zinean duten papera, homo edo hetero izanik edozein paper egin beharrean.
Pixkanaka badira beraien nortasun sexuala ardatz ez duten pertsonai homosexualen paperak, esaterako, "The Wire" telesail bikaineko Omar Epps pertsonaia edo nahiz eta txiste modura aipatzen duten arren, Tom Hardy-ren Legend filmeko mafioso sikopata. Homosexualak bai, baina ezaugarri hori istorioaren ardatz izan gabe. Normaltasuna!
 
BITXIKERIA:
Aurtengo Oscar-etako bi filme izendatutan ikus dezakegu Mahershala Ali. Moonlight eta Figuras Ocultas-en.
 
Moonlight ikusten baduzu, partekatu iritzia!