Ostiralean, Ruïna eta Total Arse taldeen kontzertua taberna barruan

Erabiltzailearen aurpegia Arranopola Kultur Elkartea 2016ko uzt. 28a, 00:59

Iepa kaixo!!! Zer moduz doa uztaila? Eutsi horri, hobea dator eta! Tira, aste honetarako, ostegunean beharrean, ostiralerako prestatu dugu saltsa. Izan ere, ostiral honetan 23:00etatik aurrera zarata kontzertua izango dugu Arrano tabernan! Ohitura zahar batzuei eutsiz, tabernako kontzertutzarra! Ostiral honetan beraz, esan bezala, Ruïna taldea (Valentziako hardcore-punkarekin) eta Total arse (Zarautz-Orereta inguruko crust bizardunarekin) izango ditugu gurekin.

Euren musika entzun nahi izanez gero: ruinapunk.bandcamp.com eta totalarse.bandcamp.com. Eutsi goiari eta ondo izan.