Abuztuko afariaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2016ko ira. 21a, 10:51

Murkilek jakinarazi du nor izan den abuztuko elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezeroa. Sariduna Maria Antonia Montes izan da, Maiur dendan txartela erabiltzeagatik.

Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Gainera, irailaren 25era arte erosketak Txartelaz ordaintzean deskontuak zuzenean lor daitezke.