Merkataritza Astea, urriaren 17tik 23ra

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2016ko urr. 17a, 13:35

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak Merkataritzaren Astea ospatuko du, urriaren 17tik 23ra, eta horretarako ekintza batzuk antolatu ditu.

Erromarako bidai bat zozkatuko du: Murkileko 3 denda desberdinetan erosketa egin (bakoitza 5 €koa gutxienez) eta zigilatu dendetan aurkituko dituzuen txartelak. Zozketaren oinarriak: Murkileko web orrian.

Ostiral (urriak 21) arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, 5 musikari edo musika-talde jardungo dira herriko 5 gunetan:

  • Kale Nagusi eta Azara kaleen artean - Urko Menaia
  • Lege Zaharren enparantza - TTB Kolektiboa
  • Donibane Plaza - DJ Bon
  • Geltoki-Zigordia gunea - Sara Grajal & PJ Kahuna
  • Sagasti Plaza (Azken Portu) - Azkaiter Pelox Trio

Larunbatean (urriak 22) puzgarriak egongo dira Lege Zaharren enparantzan:12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19.00era. Gainera, goizez, kalez kale Niko Nok pailazoa ibiliko puxikak banatzen.

Zarautzen Bizi, Herrian Erosi !!!