San Balentineko zozketako irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2017ko ots. 17a, 13:22

Murkil Zarauzko dendarien elkarteak San Balentin Eguna ospatzeko kanpainaren zozketa egin du. Otsailaren 6tik 12ra Murkileko edozein dendetan erosketa egin zuten bezeroek txartel bat bete eta zozketan parte hartu zuten. Sariduna Juan Mendizabal izan da, Strategia Bicolore dendan erosketa egiteagatik.

Etxegana hoteleko suite logelan bi pertsonentzako asteburu bat irabazi du: bi gau hidromasajeko bainuontzia duen logela batean, afari bistro batean, spa zirkuitu pribatu bat, gosari buffet-a... Laster kanpaina berriak egongo dira. Herrian erosten, herria bizi!