'Braderie', uztailaren 23tik 28ra: dendak kalera aterako dira!

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2018ko uzt. 23a, 17:46

Braderie Zarautzera iritsiko da aste honetan. Partehartzaileek beren produktuak aterako dituzte kalera; dendaren zatitxo bat, alegia. Denda hauetan erosten dutenen artean, 250 euroko bi txeke zozketatuko dira. Asteari amaiera polita emateko, Braderiez gain, larunbatean moda desfile bat egingo da Zarauzko malekoian (euria egingo balu, Aritzbataldeko Polikiroldegian), 21:30ean. Honetaz gain, igandean Pop Up merkatu bat egingo da malekoian, 10:30-21:30 bitartean. Bertan, aurreko eguneko desfilean erakutsitako produktuak salduko dira, eta baita dendetan dauden produktu gehiago ere.