Murkileko iraileko bi lagunentzako afariaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2018ko urr. 23a, 14:15

Murkilek jakinarazi du nor izan den irailean elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezeroa. Sariduna Maria Angeles Elustondo izan da, Dody´s dendan txartela erabiltzeagatik.

Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta Visa izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Gainera, MURKILek aste honetan merkataritzaren astea ospatzen du eta Murkil Txartelarekin ordainduz erosketak doan lor daitezke. Beste aldetik, asteburuan zehar animazio musikala eta tren txu txu-a egongo dira.