Herri galdeketa

'Badator olatua!', Skasti taldearen abestia

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2017ko mar. 17a, 12:05

Biharko herri bazkarian eta gauean tabernetan izango den Erabaki Festan entzun ahal izango da Skasti taldeak maiatzaren 7ko herri galdeketaren alde egin duen abestia: Olatua badator! Biharkoaren zain egon gabe, hemen entzun dezakezue, aurrerapen moduan. Bideoklipa hurrengo egunotan aurkeztuko dugu.

Hemen abestia entzungai:

· http://zarahitz.eus/2017/03/badator-olatua/
· https://soundcloud.com/zara-hitz/olatuabadator


OLATUA BADATOR!

Tantaz tanta,
tantaz tanta…
blai!
Kanta, salta, aupa, hauta…
bai!

Tantaz tanta,
hitza hartu…
gai!
Bere geroa nork ez du erabaki nahi?

OLATUA BADATOR!

Erne!
Hau da garaia,
erabakitzekoa…

OLATUA BADATOR!

Erne!
Hau da garaia,
olatua hartzekoa,
erabakitzekoa…

 

· Hitzak: Andoni Egaña.
· Musika: Skasti.
· 2017ko martxoan Zestoako Gaztain estudioan grabatutako abestia,
maiatzaren 7an Zarautzen eta beste hainbat herritan egingo diren herri galdeketei babesa adierazteko.