Konferentzia << Etxean ala ospitalean hil? >> Myriam Berruete doktorea

ZarautzOnen denboraldi berria hastera goaz. Proposamen interesgarri batekin hasiko dugu ziklo berria.<< Etxean ala ospitalean hil? >> Myriam Berruete doktorea izango da gurekin eta zainketa aringarrien inguruan arituko zaigu.

Zainketa Aringarriak

Zarautz, herri Zaintzailea
plataformarekin batera antolatu dugun ekitaldia da. Urriaren 13an Zainketa Aringarrien Nazioarteko eguna ospatzen dela aitzakitzat hartuta Myriam Berruete doktorea gonbidatu dugu gai honen inguruan hitz egiteko.
 
Ohi bezala,  asteartean arratsaldeko 19:30etan Zarauzko Antoniano Aretoan bilduko gara, kasu honetan Urriaren 9anEkitaldia zuzenean jarraitu ahalko da online zarautzon.nirestream.com estekan

<< Etxean ala ospitalean hil? >>