'Etorkizuneko lana. Nolakoa izango da lana etorkizunean?' hitzaldia urriaren 23an

ZarautzOnek urriaren 9rako antolatu zuen hitzaldia, 'Etxean ala ospitalean hil?'. (ZarautzOn)

ZarautzOn elkartearen eskutik, 'Etorkizuneko lana. Nolakoa izango da lana etorkizunean?' hitzaldia antolatu dute urriaren 23rako, asteartea. Antoniano aretoan izango da, 19:30ean. Ibon Zugasti Prospektiker proiektuko kidea izango da hizlaria. Prospektiker prospektiba eta plangintza estrategikoa lantzen dituen aditu sare bat da, eta beren esanetan, "erakunde, lurralde eta enpresen etorkizuna eraikitzen" egiten du lan.

Streaming bidez eskainiko dute astearteko hitzaldia, ZarautzOnen webgunean.