'Brexit'-aren inguruko hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarezek

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2019ko urt. 22a, 10:51

ZarautzOn elkarteak antolatuta, hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarez EHUko nazioarteko zuzenbide pribatuan katedraduna den zarauztarrak. 'Brexit'-a eta Europako politika berrien erronkak izango ditu mintzagai.

Hitzaldia hilaren 29an, datorren asteartean izango da; 19:30ean, Antoniano aretoan.