Itzultzaile Neuronala: Itzulpen automatikoa, ametsetik errealitatera

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2019ko aza. 26a, 08:33

Euskararen eguneko egitarauaren barruan ostegunean, hilaren 28an itzulpen automatikoa izango dugu mintzagai.

Arratsaldeko 19:30etan Zarauzko Modelo Aretoan euskara-gaztelania eta gaztelania-euskarara itzultzen duen hiztegi berriaz hitz egingo digute Vicometch-eko Xabien Diaz de Kortazar eta Dr. Thierry Etchegoyhen-ek. Hauexek izan dira Itzultzaile Neuronala garatu duten profesionalak.

Itzultzaile Neuronalaren garapen prosezua nola izan den azalduko digute, besteak beste, «Itzulpen automatikoa, ametsetik errealitatera» izendatu duten hitzaldian.