Alproja antzerki taldean izena emateko epea irekita

Zarauzko Alproja antzerki taldeak prest du aurtengo Euskal Jaietako antzerkia eta entseguetan hasteko ordua da. Aurten 40.antzerkia izanik, berezitasunez beteriko obra izango da, adin guztietako herritarrei irekia, boluntario lana eta sormena sustatuz. Aurtengo entseguak ekainaren 12an hasiko dira. Ekainaren 12-15, 19-22, uztailaren 3-6, 10-13, 17-20, abuztuaren 23-24, 28-31 eta irailaren 4-7 bitartean egingo dira entseguak, 21:00etan Alprojaren Abendañoko lokalean. Entseatzea dagokien egunetan ordu horretarako bertaratzea, eta horrez gain antzezlanerako behar den materiala muntatzeko zenbait arratsaldetan laguntzera hurbiltzea da parte hartzaileei eskatzen zaiena. Aurten izen ematea AURREZ egin beharko da, gaurtik hasita ekainaren 9ra arte. Derrigorrezkoa da ekainaren 9rako izena emanda egotea. 14 urtetik gorakoek alproja.euskaljaia@gmail.com helbidera idatzi behar dute, edota ekainaren 9an 17:00etatik 19:00etara Alprojaren lokalera joan izena ematera. 14 urtetik beherakoentzat plaza mugatuak daude eta, beraz, ekainaren 9an 17:00etatik 19:00etara Alprojaren lokalean eman behar dute izena. Iriste ordenaren arabera beteko dira plazak. Izena ematerakoan, datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, eta entseguak izango diren asteetan libre noiz dagoen. Azken hau ziur ez badakizu, adierazi zein den zure zalantza. Anima zaitezte aurtengo Euskal Jaietan Munoa Plaza kolorez janztera!