Euskaraz matrikulatzearen aldeko kanpaina 2017/2018

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2017ko ots. 1a, 12:49

Otsailean hasi da aurtengo matrikulazio kanpaina. Beste urte batez, datorren ikasturterako ikasleak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko diren erabakitzeko unea da.

 Oraindik, Euskal Herri osoan euskara ofiziala ez den honetan, matrikulazioak gure hizkuntzaren etorkizunaren aldeko urratsa izatea lortu behar dugu.

A, G, TIL eta PAI ereduek ez dute deus euskalduntzen. B ereduan 2/3ak ez dira euskalduntzen. D ereduan 1/3 ez da euskalduntzen.

Datuok kezkagarriak izanik, bide luzea dugu oraindik egiteko euskalduntzen duen murgiltze eredu bakarraren alde.

Gauzak horrela, ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eredu bakarraren bidean, D ereduan matrikulatzeko deia egiten diegu herritarrei ondorengoa aldarrikatuz:

 

  • Egungo A, B, D, G, TILL eta PAI ereduek ez dute osotasunean euskalduntzen.

  • Euskarazko eredua da jatorri ezberdinetako ikasleen inklusiorako tresnarik eraginkorrena.

  • Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eredua aldarrikatzen dugu.

  • Euskaraz matrikulatzeko deia egiten dugu, alegia, D ereduan.