Abenduaren 17an Gurutxurturen txistorrada

Loiolako akanpadarekin udazkeneko jarduerak bukatutzat eman ditu Gurutxurtu Aisialdi Taldeak eta neguari ekiteko, urteroko moduan, txistorrada antolatu du elkarteak.

Oraingoan gainera ez da aitzakiarik izango, ibilbide erraza prestatu baitute Talai-Mendi inguruetan, 6 kilometro eskaseko luzerarekin eta desnibel txikiarekin. Ibilaldiaren hasiera eta amaiera Orokietan herri eskolan izango dira.

Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan izango da, abenduaren 11 eta 13 artean (azken ordua 19.00).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.