Atea ixteko erabiltzen den haga

tranga. iz. Atea irmo ixteko barruko aldetik eta alderik alde zeharka bi euskarritan ezartzen den haga. Zenbaitetan, alde batetik bestera izan ordez, ateari eusteko taket moduan ere jartzen ziren trangak.

Lehen, baserrietako ate handiek ez zuten izan ohi giltzarik, eta itxi ondoren aldenik alde zeharka jartzen zen tranga edo ate-haga (atea ixteko haga, ataga, atalaga, tranga…) ezartzen zitzaion ixteaz gain trangatzeko. Zerbait erabat amaitutzat edo aldaezintzat ematen denean esan ohi da: (orain) ateari tranga jarri, eta kito!