Nekazaritzako tresna

are. iz. Nekazaritzako tresna, hainbat ohol gurutzatuz osatutako egituran (are-etxea) burdinazko hortzak dituena eta lurrazaleko zenbait lanetarako balio duena, batez ere goldatu ondoren lur gorritua xehatzeko.

Area erabiltzeko atzeko aldean duen egurrezko arku edo uztaia are-arkua da, eta egurrezko egitura, gurdiarena gurtetxea den bezalaxe, are-etxea edo are-subila. Norbaitengatik esaten bada are-hortza ematen duela / are-hortza dirudiela, esan nahi da argala dela zeharo.