Pella, ahizko pastel, letxefrita

Jaki gozoa (azkenburukoa, postrea, deserta…)

pella. iz. (gehienetan pl. pellak) Jaki gozoa, irinez, esnez eta azukrez egindako ore zatiak arrautzetan pasatu eta frijituz prestatzen dena. Zenbaitetan gurin pixka bat ere gehitzen zaio oreari.

Pellak jaki gozoak dira, irinez, esnez eta azukrez osatutako ore egosiz egindakoak. Ore hori hozten utzi, zatikatu eta arrautzetan pasatu ondoren frijituta prestatzen da, eta azukre eta kanela-hautsez gozatuta zerbitzatu. Ohiko jakia da Gaztelan eta Euskal Herrian, neguan, batik bat, eta bereziki inauteri-garaian. Deba-arroan pellak deitzen dira, Urola aldean ahizko pastela, eta Zarautzen letxefrita.