Zarautz Tanttaka Musikaldia

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Zarautz 2016ko urr. 22a, 08:31

Hotz Zarautzetik deialdia egiten dugu datorren urriaren 28 eta 29an Salbatore Mitxelena Ikastolan ospatuko dugun Zarautz Tanttaka Musikaldira gerturatzeko.

Lehen egunean, hilaren 28an, Chalwa Band & King Konsul, The Vartools eta Ze Esatek! taldeak ariko dira, eta bigarrenean, hilaren 29an, Korrontzi Dantzan ikuskizuna Oinkari eta Jalgi dantza taldeen parte hartzearekin, eta Oreka TX, Tik Tara eta Doctor Deseo taldeen kontzertua.

Sarrerak salgai daude Zarauzko Turismo bulegoan eta Hotz Zarautzeko dendan (Zigordia kalea, 16). Ez ditugulako baztertu nahi!!!