Hotz-Zarautzeko denda berriz zabalik izango dugu Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Zarautz 2016ko abe. 20a, 10:11

Gabonetan, urtarrilaren 10era arte, Zigordia kaleko 16. zenbakian gure sudadera berriak –kremaileradunak eta haurrentzako neurriak–, poltsak, motxilak, lepoko buff-ak, elastikoak eta eskumuturrekoak erosteko aukera izango da. Era berean, Kirol Zozketa Solidarioan parte-hartzeko aukera dago; dendako erakusleihoan jarriko ditugu hainbat kirolari ezagunen elastiko, maillot, bizikletako kaskoak, oinetakoak eta surfeko taula.

Dendaren ordutegia ondoregoa izango da:

  • Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Igandea, 11:00etatik 14:00etara.
  • Oharra: abenduaren 24n eta 31n arratsaldez itxita, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita izango dugu.

Arropa eta boletoez gain, Txokolate Solidarioa dastatzeko aukera ere izango dugu, abenduaren 23an, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 4an, 18:00etatik 19:00etara, 2 euroan (txokolatea bizkotxoekin). Bertan ateratzen dugun diru guztia pertsona errefuxiatuak laguntzeko izango da, guk ez ditugulako baztertu nahi!!!