Giro bikainean ospatu zuten 50.urteurrena Ikastolako ikasle ohiek

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2016ko ira. 25a, 12:37

Larunbatean Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasle ohien eguna ospatu zuten. 1961etik 2000.urtera arteko generazio ia guztietako jendea bildu zen Ikastolako kantxan.

Giro ederrean bazkaldu, aspaldiko kantak abestu, kontu zaharrak berritu eta garai guztietako musikarekin dantzan aritu ziren. Festak herrian jarraitu zuen gero. Bertaratu ziren guztien hitzetan gehiagotan egin beharreko ekimena da hau, generazio ezberdinen arteko lotura eta transmisioa mantentzeko, aspaldi ikusi gabeko jendearekin topo egiteko eta guztien artean festa sanoa egiteko aukera eskaintzen baitu.