Inauteriak ikastolan

Salbatore Mitxelena Ikastolan inauteriak ospatu ditugu, eguraldi ona eta umore hobea!

Martxoaren 1ean, ostiralarekin, Inauteriak ospatu ditugu Salbatore Mitxelena Ikastolan.
Hor izan ditugu ikasle txikiak Euskal Inauteriak antzezten, Lehen Hezkuntzakoak jolasak eta dantzak aurkezten eta DBHn Kosta-Kastako kazetariak ikusi ditugu euren lanak ondo burutzen.