Zarauzko ikastolak Xiberoko ikastolen aldeko otarrak banatzen ari da

Gu ere, Mamorruen laguntzarekin, Xiberoko Ikastolek eskaintzen dituzten otarren banaketan parte hartzen ari gara. Denon artean, Xiberoan Euskararen erabilera indartzen lagunduko dugu!

2003an hasirik, Xiberoko Ikastolek, Gabonetarako, otarreak eskaintzen dituzte, hurrengo hiru helburu nagusi hauekin:

  1. Ikastolaren finantzazioan laguntzea. Seme-alabek euskaraz ikasteagatik, gurasoek finantzazioaren 30% jartzen dute eta administrazioek, 20%. Gainerako 50%, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. Salmenta honekin 5% estaltzea espero dute; beraz, gure erosketa garrantzitsua da Xiberoko Ikastolentzat.
  2. Euskararen erabilera handitzea Xiberoan eta bereziki ikastoletan : pasa den urteko salmentari esker, Xiberoan dituzten bi ikastoletarako baliabideak hobetu dituzte euskararen presentzia areagotzeko.
  3. Tokiko ekoizleak eta produktuak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak eskainiz: