Ikastolako ikasleek Azoka Solidarioan bildutako 1.500 euroak eman dizkiote Hotz Zarautzi

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2023ko mar. 3a, 14:00
Hotz Zarautzeko kideek Siriako egoera azaldu zieten ikastolako ikasleei, hauek txekea eman ondoren. (Salbatore Mitxelena)

Siriara bideratuko du dirua Zarauzko GKEak bertan eta Turkian izandako lurrikarak eragindako suntsiketei aurre egiteko.

Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko Erakundeko bi boluntario Salbatore Mitxelena ikastolan izan ziren atzo bertako ikasleek egin duten Azoka Solidarioan bildutako dirua jasotzeko. 1.516,55 euro bildu dituzte orotara eta Turkian eta Sirian izandako lurrikarak eragindako suntsiketei aurre egitera bideratuko du Hotz Zarautzek ikastolan jasotako laguntza hori guztia.

Gauzak horrela, ikastolako ikasleek eskulanean egindako txeke baten bidez eman zioten bildutako dirua Hotz Zarautzeko kideei, eta azken hauek Turkiako eta Siriako egoera azaltzeko hitzaldia eskaini zieten trukean. Hitzik gabe geratu ziren ikasleak gertatutakoaren larritasunaz konturatzean.