Aspanogi elkarteko ordezkarien bisita jaso du Zarauzko Ikastolak aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2023ko eka. 7a, 15:00
Aspanogiko kideak Salbatore Mitxelena ikastolan izan dia bertako ikasleek azoka solidarioan bildutako 1.122 euroak jasotzeko. (Salbatore Mitxelena)

LH6ko ikasleek Azoka Solidarioan bildutako dirua jasotzera bertaratu dira eta oso eskertuta agertu dira.

Aspanogi elkarteko ordezkariak Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan izan ziren astelehenean, LH6ko ikasleek Azoka Solidarioan bildutako dirua jasotzeko. Gipuzkoako Minbizidun Adingabeen Familien Elkartea da Aspanogi, eta bere egitekoa aurrera eramateko laguntza bat izango dela adierazi zuten ikastolara egindako bisitan.

1.122 euro izan ziren guztira azokan bildu zituztenak eta Aspanogiko kideak "oso eskertuta" azaldu ziren laguntzarekin.