Jubenil zarauztarrak aulki mugikorreko Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Arraun Elkartea 2017ko ots. 20a, 21:33

Larunbatean Pasai Donibanen batel Ligako 6. jardunaldia ospatu da. Igandean, berriz, Euskadiko aulki mugikorreko txapelketa, eta bertan jubenil zarauztarren zortzikoak izan da txapeldun.

Pasai Donibaneko batel estropada

Larunbat arratsaldean Pasai Donibanen batel Ligako 6. jardunaldia ospatu da. Promesa neskak ligan erakutsi duten maila mantendu dute, 14. postuan eta Hibaika irabazletik 40''ra. Infantil mutilen laukoa ere antzeko portatu da, 12. postuan sailkatu eta Tolosa irabazletik 56''ra helmugara iritsiz. Kadete zarauztarrak 12. sailkatu dira, Tolosa Bren atzetik segundutik behera eta Orio B baina 6'' segundu azkarrago. Jubenil zarauztarrek bateletan maila oso ona ematen dihartute. Batek estropadan 2. sailkatu dira, Tolosa baina 10' mantsoago baina Hernani baina 7'' eta Getaria baina 9' azkarrago. Ligako sailkapen orokorrean duten 2. postua indartu dute horrela, hirugarren doan Getariari 2 puntu ateraz.

Seniorrei dagokionez, 4. postuan amaitu dute estropada, baina zorionez honek ez dio Ligako beraien lehen postuari kaltetu. San Juan B, Lapurdi eta Donostiarrako batelen atzetik bukatu dute seniorrek, baina lehenak ez du ligan puntuatzen, Lapurdiri 6 puntu ateratzen dizkio ligan eta Donostiarrari 16. Horrez gain, Ligan bigarren den San Juanen aurretik amaitu dutenez, lidergoa puntu batez indartu dute. Dena den liga erdia baina gehiago falta dena eta Ligako txapeldun izateko borrokan jarraitu beharko dute.

Jubenil mutilak aulki mugikorreko Euskadiko txapeldun

Igandean goizeko 10etan ospatu da 2017ko Luzera handiko Euskadiko aulki mugikorreko estropada. Zortziko jubenillen kategorian Zarautz, Getxo, Pasai Donibane eta Deustuko mutilak lehiatu dira. Bertan zarauztarrak izan dira garaile, 20:07ko denborarekin. Bigarren izan den Getxorengandik 18'' luzera amaitu dute, erosotasunarekin irabaziz.

Ontzi txapelduna osatu dutenak ababorretik Iñigo Mozo, Ioritz Zubillaga, Josu Olabarria eta Unai Arcos izan dira. Estriborretik Joanes Saiz, Manex Otaegi, Ekaitz Portularrume, Alain Gurrutxaga eta patroitzan Aitzol Garro jardun dira, Ekhi Illarramendi eta Alex Gomezen agindupean. Hemen Manex Otaegi (2000, Zarautz) arrunlariaren balorazioa:

Irten aurretik dena eman behar genuela bagenekien. Salida ez da onena izan baina Xamaztiko kurbarako Ekhik lehenak ginela esan digu 10 segundugatik. Aitzolek kurba bikaina hartu eta ondoren haize eta korronteagatik zati gogor bat etorri da, baina 20 paladako serie batekin teknika eta martxa ona berreskuratu ditugu. Gogor lanean jarraitu dugu eta 500 metro galta zirela txanpa jo dugu, fisikoki lehertuta ginen arren. Ekhik Euskadiko txapeldunak ginela esan digunean pozak lehertzear jarri eta neke guztia jun zaigu”.

Hurrengo asteburuan batel eta aulki mugikorraren estropadarik ez da ospatuko. Senior mutilen Enbatak Hondarribiako traineru jaitsieran hartuko du parte. Animatu gure arraunlariak babestera.

Aupa Zarautz!

Erlazionatuak

ZAEko zortzikoa Euskadiko txapeldun

Zarauzko Hitza 2017 ots 20 kirola