Denboraldi hasierako batzarra egingo dute bihar zikloturistek

KIROLA // Kiroldegian izango da, 18:00etan. Denboraldi berriko ekintzen berri emango dute, eta arropak eta urteko lizentziak banatuko dituzte. Etzi urteko lehen irteera egingo dute. 08:30ean Karmelitetan meza izango da, eta ondoren taldeko argazkia aterako dute. 09:30ean irtengo dira Urrestillara. 11:30ak aldera, hamaiketakoa egingo dute Etxaiz tabernan.