Luiziagatik Getaria eta Zarautz arteko errai bat itxita dago

Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepidean luizi bat gertatu da Getaria parean. Horregatik, errepide zati horretako errai bat itxita dago. Beraz, Meagako bidea edo A-8 autobidea erabiltzeko gomendioa egin dute Zarauzko Udaletik.