Irakurketa Txokoa izango da etzi Sanz Enea liburutegian

KULTURA // Irakurketa txokoa. Gurasoak ere ipuin kontalari saioa egingo dute ostegunean, Zarauzko Sanz Enean. Horren helburua gurasoen eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da. Miriam Mendozak gidatuko du eta 3-6 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, baita haien gurasoei eta hezitzaileei ere. 17:30ean bilduko dira.