"Jendarte eredu berrirantz" bidea hasi nahi dute Martxoaren 8arekin

Igandean Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izango da, eta askok astea baliatuko dute haien eskubideak aldarrikatzeko. Eskualdean, herrietako erakunde, elkarte eta eragile askok bat egin dute berdintasun mezuak zabaltzeko, emakumeak batzeko eta haien eskubideez hausnartzeko ekitaldiak prestatzeko. Horren adibide, Azpeitiko eragileak: «jendarte eredu berria» eraikitzeko bidea zabaldu nahi izan dute, «bakoitza lanean eta borrokan gabiltzan eremutik» Emakume Mahaiak, Bilgune Feministak, Gaztetxeak, Natul euskara taldeak, Ernaik, Ta3 Zineklubak, Baigerak, Sanagustin kulturguneak, Elkar-ekinek, Udaleko Gazteria Sailak, Orkatz Kultur Elkarteak eta EH Bilduk.

Izan ere, euren aldarrikapena emakumeen eskubideen lorpenetatik haratago doa, eta Azpeitia «balio feministetan» oinarritutako herri izatea nahi dute: «Indarkeria matxistarik gabekoa, hezkidetzailea, zaintza eta bizitza erdigunean dituen eredu soziekonomikoan oinarritzen dena, aniztasun funtzionala duten pertsonez osatua, euskalduna, kultura kritikorako eta eraldaketa sozialera irekita egongo dena, jatorri desberdinetako herritarrez osatua eta ingurumenarekin konprometitua». Hala esan zuten eragileek egindako agerraldian. Jakitun dira hori guztia ez dela berehala lortzen, gizarte osoaren inplikazioa beharrezkoa delako. «Are gehiago, jendartean bizitzen ari garen balio tradizionaletarako inboluzioa kontuan hartzen badugu».

Salatu dute emakumeak «erasoaldi gogorrak» jasaten ari direla, haien arabera, «botereak krisi ekonomikoa baliatzen duelako emakumeei euren rolaren arabera atxiki zaizkien betebeharrak inposatzeko». Horien adibide bezala, aipatu dituzte abortuaren legea aldatzea, LOMCE legea eta AEBen eta Europaren arteko Inbertsio eta Merkataritzarako Ituna. Ildo horretatik, Emakundek ere ohartarazi du gizartea «atzera egiteko arriskuan» dagoela, azken hamarkadetan «berdintasunerantz aurrera» egin badu ere. Horregatik, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako eskubidea egia bihurtzea aldarrikatu dute.

Herri txiki eta handietan

Ia eskualde osoan egingo dira datozen egunetan ekitaldiak. Errezilen ere elkarlanean prestatu dute Berdintasun Astea, eta Saiaz Mankomunitatearen Berdintasun Planaren barruan, Errezilen, Bidania-Goiatzen eta Albizturren izango dira saioak. Zarautzen, berriz, udala gaur da aurkeztekoa hirugarren Parekidetasun Plana, Martxoaren 8ko egitarauarekin batera. Emakumeek bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzeak egingo dituzte igandean bertan, eta horrez gain, gaiaz eztabaidatzeko hitzaldiak, film emanaldiak, festak, eta musika festak egingo dituzte hainbat herritan.

Azpeitian, esaterako, Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak Emakumeen Binakako I. Pala Txapelketa prestatu dute, eta izena martxoaren 10era bitartean eman daiteke, Parekidetasun Sailean, (943-15 79 28), Emakumeen Txokoan (943-15 70 55), kiroldegian  (943-81 30 69) edo igerilekuan (943-81 41 21). Egutegia izena ematen dutenen arabera zehaztuko dute, eta finala emakumeen ikasturte amaierako jaialdian jokatuko dute, maiatzaren 22an. Doan eman daiteke izena, eta banaka edo binaka egin ahal izango da. Irabazleek jaialdiko afarirako txartela eta sari bat jasoko dute.

EGITARAUA HERRIZ HERRI:

Aizarnazabal

Martxoak 8, igandea.

- 13:30ean, elkarretaratzea, udaletxe aurrean.

- Ondoren, bazkaria, elkarte zaharrean. Izena ostegunera bitartean, 606-16 81 23 (Mari Karmen) edo 678-83 12 68 (Yolanda).

Azkoitia

Martxoak 3, asteartea

- Zerrauts Ogia: gosearen grebak dokumental aurkezpena, 19:30ean, Matadeixen.

Martxoak 6, ostirala.

- Emakumeen kultura arteko festa, Elkargunean. 15:00etan, bazkari autogestionatua. 16:00etan, DJ Korta.

Martxoak 8, igandea.

- 12:30ean, elkarretaratzea, herriko plazan.

- 13:00etan, kale antzerkia, Quemadura Teatroren eskutik.

Martxoan zehar.

- Adierazpen Guneak egingo dituzte Artxamendi topalekuan. Egindako lanekin erakusketa bat jarriko dute ikusgai Elkargunean.

Azpeitia

Martxoak 6, ostirala.

- 15:00etatik 17:00etara, Gaztelekuan, helduentzat tailerra: Berdintasunean Jolastu. Oihana Etxebarrietaren eskutik.

- Gero, kontzertuak Orkatzen.

Martxoak 6- 9.

- Soreasun, zinema: Dos dias, una noche.

Martxoak 7, larunbata.

- 11:30etik 13:30era, Emakumeen Txokoan, irrintzi tailerra.

- 14:00etan, bazkaria Sanagustin kulturgunean. Prezioa: enplegudunek 18 euro, besteek 14 euro. Txartelak salgai Emakumeen Txokoan, Sanagustinen eta Gazte Informazio Bulegoan.

- 18:30ean, plazatik, kalejira.

- 20:00etan, udaletxeko arkupean, mokadua. Jarraian, Eme Sapiens ikuskizuna.

- Ordu txikitan, Txarrantxan, DJ Fina y Segura.

Martxoak 8, igandea.

- 11:00etan, anbulatorioko geltokian, autobusez Donostiara joango dira Gipuzkoako manifestaziora.

- 19:00etan, Sanagustinen, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Bertsolariak: Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Ixak Arruti eta Eneko Sierra. (Sarrerak Sangustinen eta Emakumeen Txokoan salgai. Aurrez 6 euro, bertan 8 euro.

Errezil

Martxoak 3, 10, 17 eta 24.

- 15:00etatik 17:00etara, Ama, amona... Noiz arte zaintzen? hitzaldia, Irati Arrillaga psikologoaren eskutik, Albizturgo udaletxean.

Martxoak 6, ostirala.

- 19:00etan, kartel lehiaketa Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo ikastetxeetako umeentzat, Goiazko frontoian. Bideo emanaldia eta pintxo eta edariak guztientzat.

- Afaria, Albizturgo ostatuan.

Martxoak 7, larunbata.

- 16:00etatik 19:00etara, autodefentsa ikastaroa, Harremanak Hezkuntza Elkartearen eskutik, 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ikastolako gimnasioan. Izena emateko epea bihar bitartean, 943-68 11 28 zenbakian edo saiaz@udal.gipuzkoa.net helbidean.

Martxoak 8, igandea.

- 17:00etatik 18:30era, arlo desberdinetako emakumeen mahai ingurua, Errezilgo Borondegin.

- Jarraian, bertso poteoa.

- Gero, afaria, Letea jatetxean. Izen ematea ostirala baino lehen, 943-81 28 87 telefonoan.

Getaria

Martxoak 7, larunbata.

- 19:00etan, Emakumeak plazara ekitaldia. Itziar Azpururi omenaldia.

- Jarraian, Mikrofono irekia, hitza zurea: musikaren, poesiaren, bertsoaren, marrazkien... bidez adierazteko gunea.

- 22:00etan, Loreak filmaren emanaldia, eskolako aretoan.

Martxoak 8, igandea.

- 18:00etatik 19:00etara, Katukale irakurle-taldearen solasaldia liburutegian.

Zarautz

Martxoak 5, osteguna.

- 17:30ean, irakurketa txokoa Miriam Mendozarekin, Sanz Enean.

- 20:00etan, jantoki beganoa eta Urrunetik gertu kontzertua, Putzuzulo gaztetxean.

Martxoak 6, ostirala.

- 19:00etan, Irati Goikoetxearen Andraize liburuaren aurkezpena, Garoa liburu dendan.

- 22:30ean, Sorgin Gaua, Putzuzulo gaztetxean.

Martxoak 7, larunbata.

- 12:00etan, Gure gorputza gure territorioa manifestazioa, udaletxe azpitik.

- 13:00etan, mokadua, plazan.

- 14:30ean, bazkari feminista, Arrano elkartean. Txartelak, Arrano, Eguzki eta Garoa tabernetan, bihar bitartean.

- 18:30ean, poteo musikatua, Musika Plazatik.

-19:30ean, Clara Campoamor: La mujer olvidada filma, Modelo aretoan. Sarrera doan.

Martxoak 8, igandea.

- 19:00etan, kontzertu feminista: Mursego eta Napoka Hiria, Putzuzulo gaztetxean. Sarrera bost eurotan.

- 19:30ean, Zaharrak berri antzezlana (Itzurungo Uhinak), Modelo aretoan. Sarrera hiru eurotan.

Martxoak 9, astelehena.

- 20:00etan, Vete al infierno cariño liburuari buruzko solasaldia, Garoa liburu dendan.

Martxoak 12, osteguna.

- 18:30ean, La abadia de Northanger liburuari buruzko solasaldia, Sanz Enean.

Martxoak 15, igandea.

- 19:00etan, El ultimo verano de la boyita zine forum feminista, gaztetxean.

Martxoak 16, astelehena.

- 19:00etan, Euskara eta feminismoa hitzaldia, gaztetxean.

Martxoak 26, osteguna.

- 21:00etan, Bolloenea irratsaioan Martxo morearen kronika.

Zestoa

Martxoak 6, ostirala.

- Arratsaldean, aurrez Gaztelekuan egindako txapak banatuko dituzte plazan. Trukean, mural batean idatziko dute.

Martxoak 8, igandea.

- Iluntzean, herritarren batukada. Entsegua etzi, 20:00etan, bandako gelan.

- Jarraian, ekitaldia, plazan.

Zumaia

Martxoa 5, osteguna.

- 12:00etan, Emakumearen Eguneko kartel lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

- 12:30ean, Zumaiako ikastetxeetako ikasleek aukeratutako marrazkiak, Alondigako Oxford aretoan. Ludotekan, emakume asmatzaileek egindako lanen erakusketa.

Martxoak 6, ostirala.

- 18:30ean, Palestinako lurralde okupaturako bidaia erakusketaren inaugurazioa, Alondegian. Erakusketa martxoaren 22ra artean zabalik.

- 22:00etan, Atsoak dantzan antzezlana, Alondegiko Oxford aretoan.

Martxoak 7, larunbata.

- 19:00etan, bertso-trikipoteoa, herriko trikitilariekin eta Maddalen Arzallus eta Maialen Velarde bertsolariekin.

- 22:00etan, afari feminista, gaztetxean, emakumeei zuzenduta, lau eurotan. Aldez aurretik esan behar da, zumaiamorea@hotmail.com helbidean.

Martxoak 8, igandea.

- 12:00etan, elkarretaratzea Magnoliopean, mugimendu feministak deituta.

- 12:15ean, Zumaiako Berdintasun Foroak Martxoak 8ko plaza inauguratzeko eskaera ofiziala egingo dio udalari, Alondegi aurreko plazan.

- 12:30ean, Lañe taldearen perkusio emanaldia.

- 12:45ean, Zumaiako afrikarren elkartearen Historia de la familia Diouf antzezlana.

- 14:00etan mokadua, Alondegiko Oxford aretoan.

- 18:00etan, mural margotzea Amaiako plazan, adin guztietako herritarrentzat.

Martxoak 10, asteartea.

- 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan Emakumeak kirolean mahai-ingurua. Emakumeak Plazan dokumentala, eta gero, Ainhoa Azurmendik gidatutako herriko hainbat emakume kirolarirekin mahai-ingurua.