Angeluko Ibaialde eta Zarauzko Badok Hamahiru elkarteek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Ibaialdeko arraun sailak lankidetza akordioa sinatu du Zarauzko Badok Hamahiru elkartearekin, Angeluko taldeak antolatutako Sagarno Gaua aprobetxatuz. JM Landarretche Ibaialdeko lehendakariak nabarmendu du bi elkarteen arteko kirol eta kultura mailako harremanak finkatuta geratu direla, hala. Edu Mugertza, Badok Hamahiruko lehendakaria, "pozez gainezka" agertu da horrekin, eta bi elkarteetako ohorezko bazkideek maillotak trukatu dituzte.

Harremana indartuta, jakinarazi dute aurrerantzean askotariko ekintzak elkarlanean antolatuko dituztela, iparraldea eta hegoaldea hurbiltze aldera. Iaz Zarauzko elkarteak Angelukoek hasitako Baleada hegoaldera ekarri zuen.