Martxoaren 8an Zizurkilera irtengo dira Zarauzko zikloturistak

Zarauzko zikloturistak Urrestillan

Igandean 08:30ean gasolindegiko tabernan ondoan elkartuko dira txirrindulariak eta Zizurkilera itzulia egingo dute. Aurreko igandeko irteeran 44 bazkidek hartu zuten parte, eta ondoren Etxaiz tabernan egindako hamaiketakoan, berriz, 50 lagun.

Horren aurretik,  larunbatean denboraldi hasierako batzarra egin zuten eta "inoiz baino jende gehiago" bildu zela adierazi dute 105 bazkidetatik  64.  %60a baino gehiago da hori, zehaztu dute Zarauzko Zikloturista Elkartekoek. Besteak beste, igandero egiten diren zigilatzeen zerrendak,

maiatzaren 1eko irteera, maiatzan 17an izango den Zarautz Reale klasikoa, maiatzan 31eko bazkideentzako Zarautz-Gernika-Zarautz proba eta

ekainerako aurreikusi duten Mont Ventoux-era irteera izan zituzten hizpide.