Epilepsiaren aurrean nola jokatu hitzaldia eskainiko dute ostiralean Zarautzen

Aritzbatalde kiroldegiko areto nagusian izango da, 19:00etan, Gipuzkoako Epilepsia elkarteak antolatuta. Mireia Centeno psikologo eta psikopedagogoak eskainiko du eta doan izango da. Aurrez bestelako ekintzak ere izango dira kiroldegiko frontoian. Besteak beste, haurrentzako jolasak, puzgarriak, haur pintaketa, tailerrak eta giza futbolina.