Aurrerantzean ere elkarlanean

Angeluko Ibaialde eta Zarauzko Badok 13 elkarteek lankidetza akordio bat sinatu dute. Hala, kirol eta kultura mailako harremanak finkatu dituzte eta jakinarazi dute aurrerantzean hainbat eratako ekintzak elkarlanean antolatuko dituztela, Iparraldea eta Hegoaldea hurbiltze aldera. Iaz Zarauzko elkarteak eskualdera ekarri zuen Angelukoek han hasitako Baleada egitasmoa.