Epilepsiari buruz hitzaldia emango dute gaur kiroldegian

GIZARTEA // Aritzbatalde kiroldegiko areto nagusian izango da hitzaldia, 19:00etan, Gipuzkoako Epilepsia elkarteak antolatuta. Mireia Centeno psikologo eta psikopedagogoak eskainiko du eta doan da. Aurrez bestelako ekintzak ere izango dira kiroldegiko frontoian, eta baita bitartean ere. Besteak beste, haurrentzako jolasak, puzgarriak, haur pintaketa tailerrak eta giza futbolina.