Igandean Zizurkilera joango dira Zarauzko zikloturistak

KIROLA // 08:30ean gasolindegiko tabernan elkartu eta Zizurkilera joango dira. Aurreko igandeko irteeran 44 bazkidek hartu zuten parte, eta ondorengo hamaiketakoan 50 lagunek. Larunbatean batzarra egin zuten eta 105 bazkideetatik 64 bildu ziren. Besteak beste, maiatzaren 17ko Zarautz Reale klasikoaz, maiatzan 31ko Zarautz-Gernika-Zarautz probaz eta ekaineko irteeraz jardun zuten.