Murkileko logoa hautatzeko lehiaketa antolatu du elkarteak

EKONOMIA // Murkil elkarteak lehiaketa antolatu du irudi korporatiboa aukeratzeko. Murkiltxo maskota izango da logo berria, eta Salbatore Mitxelenako, Antonianoko, Orokietako eta La Salleko haurrei eman diete hori diseinatzeko aukera. Ikastetxe irabazleak 500 euroko erosketa bonoa jasoko du, eta diseinua elkarteko logo gisa erabiltzeaz gain, karteletarako eta argitalpenetarako ere baliatuko dute.