Hainbat diru laguntza emango du Gazteria sailak

GIZARTEA // Gazteria Sailak hainbat diru laguntza prestatu ditu. Batetik, gazteei sormenerako eta kultur hedapenerako bekak emango ditu. Horiek 14-30 urte arteko zarauztarrei daude zuzenduta. Eta bestetik, gazteak zein irabazi asmorik gabeko gazte elkarteak lagunduko ditu. Eskaerak Gazteria Sailean egin beharko dira martxoaren 24a arte. Leku berean eskatu ahalko da infomazio osoa.