Martxoaren 8a zela-eta, Mursegok eta Napoka Iria taldeak kontzertua eskaini zuten atzo Zarautzen

Zarauzko Sare Feministak antolatutako Martxo Morearen barruan izan ziren kontzertuak. Atzo martxoaren 8a zela-eta, Mursego aritu zen lehenbizi, eta atzetik Napoka Iria. Elkarrekin ere eskaini zuten kantu bat.  Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izan ziren emanaldiak, 19:00etatik aurrera eta jende ugari bildu zen bertan.