"Euskaldunen iraultza txiki" eske

Gaizka Garitano atzo Aho Bizarrik Gabe solasaldian Ander Ugarte kazetariarekin (Nerea Uranga/Hitza).

Euskarari, politikari, selekzioari eta futbolari buruz natural-natural hitz egin du Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak Azpeitian, Aho bizarrik gabe saioan.

Euskal Herriko prentsaurrekoetan euskaraz soilik hitz egin nahi du Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzaileak (Derio, 1975), Azpeitian Aho bizarrik gabe saioan aitortu duenez, baina eskatu du horretarako euskal hedabideen eta kazetarien "laguntza" behar duela. Adibide modura, adierazi du David Moyes Realeko eskoziar entrenatzaileari itzultzailea jarri diotela —ez daki euskaraz eta espainolez—, Ernesto Valverde Athleticeko teknikaria gazteleraz aritzen dela —ez daki euskaraz—, eta, aldiz, berak ezin duela euskaraz soilik aritu Euskal Herrian egiten dituen agerraldietan. "Desgrazia dut erdaraz dakidala eta, beraz, egin egin behar. Horrek euskaldun gisa dauzkadan eskubideak urratu egiten ditu. Euskaraz soilik mintzatzea gustatuko litzaidake, baina ez daukagu behar dugun erraztasunik".

Garitanoren solasaldiaz Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariak egindako artikulua osorik.