Gizon bat atxilotu dute Zarautzen lagun bati arma zuriz eraso egitea leporatuta

Astearte iluntzean Arantzadi plazan zenbait lagun borrokan ari zirenaren abisua jaso zuten Zarauzko ertzain etxean. Patruila bat bertaratu zen ingurura eta herritar batekĀ  arma zuri batekin eraso egin ziotela adierazi zien agenteei; erasotuak azaldu zuenez, gizon batekin eztabaidan ari zela labana batekin eraso egin zion, baina erasoari izkin egitea lortu zuen. Ustezko erasotzaile identifikatu zuten ertzainek eta atxilotu egin zuten. Jarraian, epailearen esku utzi aurretik ertzain etxera eraman zuten azalpenak eman zitzan.