Labana batekin ustez erasotzeagatik lagun bat atxilotu dute

GIZARTEA// Astearte iluntzean Arantzadi plazan zenbait lagun borrokan ari zirenaren abisua jaso zuen Ertzaintzak. Bertaratutakoan herritar batek arma zuri batekin eraso egin ziotela adierazi zien agenteei; antza, gizon batekin eztabaidan ari zela labana batekin eraso egin zion, baina erasoari izkin egitea lortu zuen. Ustezko erasotzaile identifikatu eta atxilotu egin zuten.