Egun osoko irteera antolatu du Pagoeta elkarteak iganderako

KIROLA// Egun osoko ibilaldia egingo dute igandean Pagoeta Mendizale Elkartekoak. OƱatiko Araotz auzotik abiatuta, Andarto, Aranguren, Elorreta eta Kurutze Berri tontorrak igoko dituzte, irteera Urkuluko urtegian amaitzeko. Gaur bitartean eman ahalko da izena Mendizabal kinkiladendan. Igandean Agoueseneko biribilgunean elkartuko dira, 07:30ean.