Zarauzko Ahal Duguk batzar irekia du udal hauteskundeez

Nerea Uranga 2015ko mar. 16a, 17:51

Zarauzko Ahal Dugu Podemosek udal eta batzar nagusietarako hauteskundeetaz hitz egiteko batzar irekia egingo du gaur (martxoak 16). 19:00etan jarri dute hitzordua, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian (Zuberoa kalea 2ko sarreratik sartuta).

Otsailean osatu eta aurkeztu zuten Zarauzko Ahal Dugu Podemosekoen Zirkulua. Josean Sanchez da Zarauzko Zirkuluko idazkari nagusia. Zirkuluaren berri emateko orduan, garrantzia handiena herritarren parte hartzeari eman nahi diotela nabarmendu zuten: «Dena herritarrek aukeratzea nahi dugu, ez dugu nahi erabakiak bulego batean hartzea. Jendeak hitza izatea nahi dugu».

Zarauzko Ahal Dugu Podemosekoekin harremanetan jarri nahi dutenek podemoszarautz@gmail.com helbidera idatzi dezakete.