Bihar ez dute bolumen handiko hondakinik jasoko

INGURUMENA // Gaur Euskal Jai Eguna dela-eta, bihar goizean garbiketa eta hondakin bilketa zerbitzuak indartuko dituzte. Beharginek lan eskerga izango dutenez, egun horretan ez dute bolumen handiko hondakinik jasoko, eta herritarrei eskatu diete gaur halako hondakinik ez ateratzeko.