Amenabar Zarautzek Euskal Kopako finala jokatuko du gaur

KIROLA // Eskubaloiko gizonezkoen Euskal Kopako finala jokatuko du Amenabar Zarautzek gaur eguerdian, Irungo Bidasoaren aurka. Norgehiagoka Irunen bertan jokatuko dute, Artaleku kiroldegiko kantxan, 12:00etatik aurrera. Euskadiko Eskubaloi Federazioak iragarri duenez, partida EITBk emango du zuzenean. Sarrerak 5 euro balio du, 15 eta 18 urte bitartekoentzat, eta 10 euro, helduentzat.