Zarauzko Modelo Aretoaren inguruko proposamenak aztertuko dituzte asteartean

 

Zarauztarrek Modelo Aretoa zer egin nahi duten ezagutzeko ekarpenak egin dituzte herritarrek. (Egilea: Amaia Ventas)

Zarauzko Udalak Cine Modelo zarauztarren Modelo Aretoa izatea nahi du. Dena dela, birgaitze proiektua egiteko deialdia egin aurretik udalari ezinbestekoa iruditzen zaio herritarrek Modelo Aretoa zertarako nahi duten eta zer erabilera emango dioten argitzea. Horretarako Modelo Aretoari buruzko bilgune berezia antolatu dute astearterako (biharko). Bertan Modelo Aretoaren inguruko ekarpenak eta proposamenak aztertuko dituzte eta bilera egunera arte ekarpenak egiteko epea zabalik izango da. Bilera asteartean 19:00etan Modelo Aretoan izango da.