Perlak-en ordez, Sofa taldeak eskainiko du bihar kontzertua

KULTURA // Bihar izango da Rockumentalak! zikloaren barruan hurrengo saioa. I love Rock elkarteak antolatuta, Upside Down: The Creation Records Story dokumentala botako dute Modelon, 22:00etan. Creation Records diskoetxe britainiarraren berrogei urteko ibilbidea azaltzen du Danny O'Connor zuzendariak ikus-entzuneko horretan, eta, era berean, musika estilo ezberdinen bilakaera islatu. Ondoren, ohi bezala, kontzertua izango da. Hasiera batean Perlak taldea zen jotzekoa, baina musikarietako bat gaixorik dagoenez, Sofa taldeak eskainiko du kontzertua. Sarrera bost euro kostako da.